........................ KAP . Karrera Amaierako Proiektua
........................ PFC . Proyecto Fin de Carrera

2009/12/12

'MODUS OPERANDI'



Azken asteetan museoen inguruko informazioa bilatzeari ekin diot, proiektuarekin buru-belarri hasi aurretik zenbait kontzeptu argitu ahal izateko. Alde batetik, museoen funtzionamendua ulertzea izan da nire helburua; eta, bestetik, konkretuki zientzia eta teknikari zuzendutako museoen arkitektura, espazioen izaera, diseinua, beharrak, erakusketa motak, ibilbideak, barne-funtzionamendua... nolakoak diren ezagutzea.


Nire zeregin nagusia arkitektura lantzea denez, jarraian dituzue horren inguruan atera ditudan ondorio garrantzitsuenak:

  • Modularitatea eta malgutasuna dira eraikinaren ezaugarri nagusienetariko batzuk
  • Eraikinaren sarrera terraza zabal edo berdegune batean egon beharko litzateke eta harrera-lekua, bestalde, dimentsio handiko espazio zentrala behar luke izan
  • Barruko ibilbideei dagokienez, irisgarriak, sinpleak eta logikoak izatea komeni da
  • Izaera desberdineko atseden guneak behar dira, normalean kanpoaldeari begira egongo direnak: eserita egoteko espazioak (altzari erosoekin), kafetegia, terrazak, logiak...
  • Irisgarritasuna bermatzeko eskailerak, arrapalak, igogailuak... ongi dimentsionatu eta kokatu beharko dira
  • Erakusketa aldakorretarako espazioa erreserbatzea oso garrantzitsua da. Zientzia museoen kasuan, gainera, nahitaezkoa da erakusketak berriztatzea, zientzia oso azkar garatzen doalako...

0 comentarios:

Publicar un comentario