........................ KAP . Karrera Amaierako Proiektua
........................ PFC . Proyecto Fin de Carrera

2010/02/22

TOKIKO HISTORIA

Tokiaren historia eta antzinako argazki batzuk aztertu ondoren, eta Abandoibarraren berregokitze proiektuan, orokorrean, zonalde honetan lehen zegoen bizitza industriala (trenbideak, kontainerrak, ontziolak...) gogorarazten digun elementurik ez dagoenez, nire proiektuan horren aztarnaren bat barneratzea bururatu zait... Izan ere, orain dela urte gutxi trena igarotzen zen lantzen ari naizen orubetik bertatik (argazkian ikus daitekeen bezala).

Hala ere, oraindik ez dut argi zer motatako baliabideak erabili bilatutako efektua lortzeko... Norbaiti zeozer bururatzen bazaio, hementxe bertan komentatu dezala, mesedez! Eskerrik asko!


2010/02/21

ESKEMAK PLANTAN



Hona hemen Abandoibarra eta Mazarredoren artean kokatzen diren solairuetako eskema batzuk, non erabilera desberdinak nola antolatzen diren ikusten den.


Bereziki eraikinaren parte hau lantzeari ekin diot azken bolada honetan, zatirik konplexuena delako eta funtzio guztiak ongi uztartuta eta erlazionatuta egon behar direlako.


Laster Mazarredo kalearen kotatik gorako solairuen eskemak igoko ditut (museoaren oinak, hain zuzen ere).

ERABILERA NAGUSIAK

2010/02/20

INGURUKO FATXADAK

2010/01/21

ARKITEKTO MUSEOGILEAREN 10 AGINDUAK [5]


2010/01/02

BILBLOGARI SARIAK

Nontzeberri Elkartearen eta Bilboko Udalaren eskutik... saria blog originalenari!
ESKERRIK ASKO!

2009/12/20

ARKITEKTO MUSEOGILEAREN 10 AGINDUAK [4]

"Los diez mandamientos del arquitecto de museos", Dino Bambaru-ren eskutik

Museum aldizkaria, Paris, UNESCO, 164, 4. zkia, 1989.

2009/12/15

ARKITEKTO MUSEOGILEAREN 10 AGINDUAK [3]

"Los diez mandamientos del arquitecto de museos", Dino Bambaru-ren eskutik
Museum aldizkaria, Paris, UNESCO, 164, 4. zkia, 1989.

2009/12/13

ARKITEKTO MUSEOGILEAREN 10 AGINDUAK [2]

"Los diez mandamientos del arquitecto de museos", Dino Bambaru-ren eskutik

Museum aldizkaria, Paris, UNESCO, 164, 4. zkia, 1989.

2009/12/12

'MODUS OPERANDI'



Azken asteetan museoen inguruko informazioa bilatzeari ekin diot, proiektuarekin buru-belarri hasi aurretik zenbait kontzeptu argitu ahal izateko. Alde batetik, museoen funtzionamendua ulertzea izan da nire helburua; eta, bestetik, konkretuki zientzia eta teknikari zuzendutako museoen arkitektura, espazioen izaera, diseinua, beharrak, erakusketa motak, ibilbideak, barne-funtzionamendua... nolakoak diren ezagutzea.


Nire zeregin nagusia arkitektura lantzea denez, jarraian dituzue horren inguruan atera ditudan ondorio garrantzitsuenak:

  • Modularitatea eta malgutasuna dira eraikinaren ezaugarri nagusienetariko batzuk
  • Eraikinaren sarrera terraza zabal edo berdegune batean egon beharko litzateke eta harrera-lekua, bestalde, dimentsio handiko espazio zentrala behar luke izan
  • Barruko ibilbideei dagokienez, irisgarriak, sinpleak eta logikoak izatea komeni da
  • Izaera desberdineko atseden guneak behar dira, normalean kanpoaldeari begira egongo direnak: eserita egoteko espazioak (altzari erosoekin), kafetegia, terrazak, logiak...
  • Irisgarritasuna bermatzeko eskailerak, arrapalak, igogailuak... ongi dimentsionatu eta kokatu beharko dira
  • Erakusketa aldakorretarako espazioa erreserbatzea oso garrantzitsua da. Zientzia museoen kasuan, gainera, nahitaezkoa da erakusketak berriztatzea, zientzia oso azkar garatzen doalako...

ARKITEKTO MUSEOGILEAREN 10 AGINDUAK [1]


"Los diez mandamientos del arquitecto de museos", Dino Bambaru-ren eskutik.

Museum aldizkaria, Paris, UNESCO, 164, 4. zkia, 1989.

2009/12/01

EDUKITZAILEA vs EDUKIA

Nolakoa izan behar da museo baten itxura? Galdera honek eztabaida polemi-koak piztu ditu betidanik, guztiz kontrako ikuspuntuak aurki daitezkeelako. Gaur egungo egoera nolakoa den ikus dezagun.
Batzuen ustez, museo baten funtzioa betetzen duen eraikin bat edukiontzi hutsa izan behar da, guztiz neutroa, aseptikoa. Protagonismo osoa ikusgai dauden objektuek izan beharko lukete.
Beste batzuen esanetan, aldiz, arkitektura, berez, monumentua ere izan daiteke, sinbolikoa, eta, nolabait esateko, hein batean protagonismoa har dezake. Azken honen adibide argi bezala Bilboko Guggenheim Museoa dugu.
Edukitzailearen arkitektura deigarria izateak garrantzia kentzen al dio edukiari? Beharrezkoa al da bata edo bestea aukeratzea ala posiblea da biak (bakoitza bere alorrean) nabarmentzea?

2009/11/17

EUSKAL ZIENTZIA MUSEOA

Hona hemen www.zientzia.net webgunean aurkitu dudan artikulua, orain dela zenbait urte plazaratutakoa, baina jorraturiko gaiarekin estuki lotuta.




2009/11/08

ZIENTZIASTEA 09


Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

2009/10/27

EPAIMAHAIAREN ERABAKIAREN ZAIN...

Arkitektura Eskolako Karrera Amaierako Proiektuen epaimahaiak aurreko astean aurkeztu genituen proposamenei baietza (edo ezetza) ematen dien bitartean, hausnarketa txiki bat egin nahiko nuke solairu askotako museoen inguruan, nirea horrelakoa izan behar delako, Bilboko zabalgunearen ordenantzek diotenaren arabera. Aspektu honek modu batean edo bestean kezkatzen nau, izan ere, denok dakigu erosoagoa dela eskailera, arrapala zein igogailuen bitartez ahalik eta desplazamendu gutxien egitea...
Gai hau buruan daukadanez, museo bertikalen adibide batzuk bilatzeari ekin diot, eta, nire zorionerako, badaude horrelakoak munduan zehar. Momentuz, adibide pare bat igoko ditut: New Yorkeko New Museum of Contemporary Art (Kazuyo Sejima & Ryue Nishizawa-rena) eta Guadalajarako -Mexiko- Guggenheim-aren proiektua (Enrique Norten-ena).


New Museum of Contemporary Art
Guggenheim Guadalajara (proiektua)

2009/10/23

GAIAREN AURKEZPENA

2009/10/11

ETA, ZERGATIK ZIENTZIAREN MUSEO BAT?

Zenbait eratara arrazoitu daiteke:

1. Hasteko, Bilbon 8 museo egon arren, gai honi lotutakorik ez dago.

  • Bilboko Arte Eder Museoa
  • Bilboko Berreginen Museoa
  • Eleiz Museoa
  • Guggenheim Bilbao Museoa
  • Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
  • Pasio Irudien Museoa
  • Arkeologi Museoa
  • Euskal Museoa

2. Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia Fakultatea Bizkaiko kanpusean kokatzen da eta, beraz, interesgarria litzateke proposaturiko eraikina inguruan kokatzea.

3. Aurten, 2009an, zientziari lotutako zenbait urteurren ospatzen dira:

  • IYA2009. International Year of Astronomy 2009. 400 urte igaro dira Galileo Galilei zientzialariak teleskopio bat lehenengo aldiz erabili zuenetik.
  • Darwin Year. Orain dela 200 urte jaio zen Charles Darwin (1809/02/12) eta duela 150 plazaratu zuen "On the Origin of Species" (1859) liburua.

ALDAKETAK

Hasiera-hasieratik, komentatu nizuen bezala, nire helburua errealitatera hurbiltzen den proiektu bat egitea izan da (hori bai, hipotesi batzuekin lan eginez). Hausnarketa sakon bat egin ondoren, honako eskema hau egin dut, nire ideiak ordenatu nahian eta, bide batez, denontzat ere jarraituriko prozesua ulergarriagoa izan dadin.

Hitz gutxitan hauek dira ateratako ondorioak: Aukeraturiko orubearen prezio altua eta gaur egungo krisi ekonomikoa direla eta, litekeena da partzelaren eroslea banku bat edo erakunde handi bat izatea. Demagun bietako batek erosten duela (gogora ezazue, egunkarian irakurri ahal izan genuen bezala, La Caixa eta Naturgas-ek interesa erakutsi zutela). Zein izango da helburua, orduan? Bulego eraikin bat egitea? Agian bai, baina badago beste aukera bat: Gizarte-ekintzetan inbertitzea (enpresak ordaindu beharreko zerga kopurua murriztea lortuz), eraikin berrian erakusketak, emanaldi kulturalak, tailerrak... antolatzen direlarik. Horren adibide ditugu CaixaForum-a, CosmoCaixa, Donostiako Zientziaren Kutxagunea...

Hurrengo galdera da, zer motatako ekipamendu kulturala beharko litzateke Bilbon? Zientziaren Museo bat, noski! Horixe da falta zaiguna!

Hortaz, CaixaForum Bilbao-aren ideia alde batera utzi eta museoari forma ematen saiatuko gara.

2009/10/03

CAIXAFORUM adibideak

ORDENANTZAK

Planteatzen den eraikin berriak bi partzela hartzen ditu. Hegoaldekoa Bilboko Zabalgunearen Arean sartzen da eta bestea, aldiz, Abandoibarrako Barne Berrikuntzarako Plan Berezian. Lerro etenaren bidez bien arteko muga adierazten da.