........................ KAP . Karrera Amaierako Proiektua
........................ PFC . Proyecto Fin de Carrera

2009/09/30

BISTAK (goitik)


ABANDOIBARRA

2009/08/28

ORUBEA

BISTAK

Aurreko argazkietan erakusten denez, aukeraturiko orubeak presentzia handia du, puntu askotatik ikusten delako.
Hona hemen orubetik ibaira begira dauden bistak: ezkerraldetik hasita, Guggenheim museoa eta Salve-ko zubia; pasealekua eta Artxanda mendia, aurrean; eta Zubi Zuri eskuinaldean.

Panoramika hau Abandoibarra pasealekuaren kotatik aterata dago. Mazarredo kalearen kota, aldiz, 15 metro gorago kokatzen da. Bertatik ere panoramika bat ateratzen saiatuko naiz, baina momentu honetan ez da erraza, obrak egiten ari direnez, itxita dagoelako. Blogaren eskuinaldeko zutabean, "web-orriak" atalean, kale honetan sortzen ari diren bulebarraren proiektuaren nondik norakoak (infografia, azalpenak...) ikus daitezke.

2009/08/25

INGURUKO ARKITEKTURA


Aukeraturiko orubearen inguruan, hau da, Abandoibarra pasealekuaren trazaduran zehar, izen handiko arkitekto garaikideen obrak aurki daitezke: Guggenheim museoa, Isozaki Atea, Deustuko Unibertsitatearen liburutegia...

Hau ikusita, karrera amaierako proiektua zonalde honetan egitea erronka interesgarria dela uste dut. Gainera, nork daki, agian Bilboko Udaletxeak nire proiektua ikusten duenean ezezkoa ematen dio Gehryren proposamenari... XD

NON? Bilbao, Abandoibarra-Mazarredo


2009/08/17

GAUR EGUN...