Aurreko argazkietan erakusten denez, aukeraturiko orubeak presentzia handia du, puntu askotatik ikusten delako.
Hona hemen orubetik ibaira begira dauden bistak: ezkerraldetik hasita, Guggenheim museoa eta Salve-ko zubia; pasealekua eta Artxanda mendia, aurrean; eta Zubi Zuri eskuinaldean.
Panoramika hau Abandoibarra pasealekuaren kotatik aterata dago. Mazarredo kalearen kota, aldiz, 15 metro gorago kokatzen da. Bertatik ere panoramika bat ateratzen saiatuko naiz, baina momentu honetan ez da erraza, obrak egiten ari direnez, itxita dagoelako. Blogaren eskuinaldeko zutabean, "web-orriak" atalean, kale honetan sortzen ari diren bulebarraren proiektuaren nondik norakoak (infografia, azalpenak...) ikus daitezke.Hona hemen orubetik ibaira begira dauden bistak: ezkerraldetik hasita, Guggenheim museoa eta Salve-ko zubia; pasealekua eta Artxanda mendia, aurrean; eta Zubi Zuri eskuinaldean.
0 comentarios:
Publicar un comentario