
........................ KAP . Karrera Amaierako Proiektua
........................ PFC . Proyecto Fin de Carrera
........................ PFC . Proyecto Fin de Carrera
2010/01/21
2010/01/02
2009/12/20
2009/12/15
2009/12/13
ARKITEKTO MUSEOGILEAREN 10 AGINDUAK [2]
"Los diez mandamientos del arquitecto de museos", Dino Bambaru-ren eskutik
Museum aldizkaria, Paris, UNESCO, 164, 4. zkia, 1989.
2009/12/12
'MODUS OPERANDI'

Azken asteetan museoen inguruko informazioa bilatzeari ekin diot, proiektuarekin buru-belarri hasi aurretik zenbait kontzeptu argitu ahal izateko. Alde batetik, museoen funtzionamendua ulertzea izan da nire helburua; eta, bestetik, konkretuki zientzia eta teknikari zuzendutako museoen arkitektura, espazioen izaera, diseinua, beharrak, erakusketa motak, ibilbideak, barne-funtzionamendua... nolakoak diren ezagutzea.
Nire zeregin nagusia arkitektura lantzea denez, jarraian dituzue horren inguruan atera ditudan ondorio garrantzitsuenak:
- Modularitatea eta malgutasuna dira eraikinaren ezaugarri nagusienetariko batzuk
- Eraikinaren sarrera terraza zabal edo berdegune batean egon beharko litzateke eta harrera-lekua, bestalde, dimentsio handiko espazio zentrala behar luke izan
- Barruko ibilbideei dagokienez, irisgarriak, sinpleak eta logikoak izatea komeni da
- Izaera desberdineko atseden guneak behar dira, normalean kanpoaldeari begira egongo direnak: eserita egoteko espazioak (altzari erosoekin), kafetegia, terrazak, logiak...
- Irisgarritasuna bermatzeko eskailerak, arrapalak, igogailuak... ongi dimentsionatu eta kokatu beharko dira
- Erakusketa aldakorretarako espazioa erreserbatzea oso garrantzitsua da. Zientzia museoen kasuan, gainera, nahitaezkoa da erakusketak berriztatzea, zientzia oso azkar garatzen doalako...
ARKITEKTO MUSEOGILEAREN 10 AGINDUAK [1]
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




